Archives for : julio2008

Myrmidon

Orain dela hirurogei eta sei urte (piztiaren zenbakia, deabruaren eskua luzea denez), Ingalaterrako Itsas-Armadako 800 bat marinel Lapurdiko kostaldean lehorreratzen saiatu ziren. Garai honetan, alemanek Ipar Euskal Herriko hondartzak eta hiriak okupatzen zituzten. Ez da gure historiako pasarte ezagunetarikoa ezta gutxiago zabalduenetarikoa ere. Gezurra dirudi baina Espainiako ikertzaileen irekitako bidea jarraituz, 1936ko Gerra Zibila nahiko aztertua dago, ez, ordea, Munduko Bigarren Gerra Iparraldean. Hala eta guztiz ere, gauza guztietan gertatzen den bezala, salbuespenak egon daitezke. Duela gutxi Mixel Estebanek liburu ederra argitaratu du. Historiari gainbegira ematen dio eta baita familiako kronika laburrak, xamurrak eta tristeak aipatzen ditu ere. Francis Sallaberryk kaleratu zuen argazkiz betetako lan txukun bat orain dela 20 bat urte. Ez dago askoz gehiago. Lan partzialak, Jacques Navarret, Txomin Laxalt, André Pintat, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi edo Dominque Alty-renak tartean.

        Egunen batean jakin izan genuen Angelu eta Biarritzeko hiriak Aliatuek bonbardatu zituztela. Berrehun baino gehiago hil zituzten hegazkin txuri-gorri-urdinek eta historiako zenbait liburuetan nazien armadaren aurkako erasoaldia izan zela irakur dezakegu. Hala izan zen. Garai horretako Baionako kanposantuan Alemaniako soldaduen gorpuzkinak aurkitzen ziren. Baina baita bonbardaketa horretan euskaldun askok, soldaduak ez zirenak, azken hatsa eman zuten ere, 150 bat. Horri buruz, Lapurdiko hiriburuko Espainiako kontsulatuen artxiboan aurkitu ditudan gutunek bihotza txikitu didate. Egoera larriak. Hegoaldeko errefuxiatu ugari etsaiaren etxera itzuli ziren, dena galdu ostean eta beharraren poderioz. Iraina.

¬†¬†¬†¬†¬†¬†¬† ‚ÄúMyrmidon Operazioa‚ÄĚ gure XXgarren mendeko historiako beste zati ezezaguna da. Churchill, garai horretan Ingalaterrako lehenengo ministroa, lehorreratze horren atzean egon omen zen. Adituen arabera, sobietarrek gehiegi bultzatzen zuten gerrako frontea beraien mugetatik aldentzeko eta Landesetako eta euskal kostaldeetara eramatea aukera hipotetikoa baino gehiago izan zitekeela. Agian, horregatik, Churchillek zerbait egitea erabaki zuen. Stalineri emandako hitza bete baina keinua besterik ez.

¬†¬†¬†¬†¬†¬†¬† Norbaitek erasoaldiari (edo erasoaldiaren proiektuari) izena jarri zion: Myrmidon, aipatu dudan bezala. Zer da, zein da Myrmidon? Izena Euskal Herriarekin lotuko bagenu, Ingalaterrako Armadak egin zuenaren antzera, horren irakurketa oso iradokitzaile izango litzateke. Myrmidon, Grezia zaharreko mitologiaren arabera, herri bat zen, asmatutakoa. Homero berak deskribatu zuen ‚ÄúIliada‚ÄĚ liburu epiko horretan. Aquile myrmidonetarren burua izan zen eta bere ahultasuna non zeukan jakin badakigu. Zenbat toki berdin! Zergatik ez zuten aprobetxatu Pio Barojak, Marc Legassek edo Koldo Izagirrek Myrmidonen itzala Euskal Herrian kokatzeko?

¬†¬†¬†¬†¬†¬†¬† Ez ziren metafora horiek bakarrak izan Munduko Bigarren Gerran. Miarritzeko bonbardaketa erasoaldiari ‚ÄúParmako bioletak‚ÄĚ izen sekretua jarri zioten. Heriotzaren kolorekoa. Japoniako erasoaldiak estatubatuarrek burutu zituztenean, haien presidente zen Rooseveltek esaten zuen: ‚Äúgure abioiak Shangri-Latik abiatzen dira‚ÄĚ. Shangri-La, Myrmidonen kolorekoa, ametsarena, zen. James Hiltonek 1933an idatzitako nobelatik hartutako metafora. Existitzen ez zen herria baina hala eta guztiz sinesgarritasun osoa zuena. Itxaropentsuak gara gizakiak.

¬†¬†¬†¬†¬†¬†¬† Lehenengo zirriborroaren arabera Myrmidon Operazioak 3.000 soldadu bildu behar zituen, hamar gerra-itsasontzitetan. Soldaduekin batera tankeak, ‚ÄúValentin‚ÄĚ modelokoak. Lehorreratzea lau toki ezberdinetan burutu beharko zuten militar britainiarrek: Bokalen, Baionan, Donibane Lohizunen eta Hendaian. Eta data eta guzti jarri zuten: 1942ko martxoaren bukaerarako. Baina, nonbaiten errebisatu zuten proiektua eta bigundu egin zuten. Gehiegikeria omen zen. Naziek ‚ÄúUnternehmen Barbarossa‚ÄĚrekin nahikoa zuten (Mosku iristeko abentura) eta Aliatuek Hitlerren jeneralak engainatzeko zerbait sinesgarriago asmatu behar zuten. Holokaustoren lehenengo albisteak heltzen ari ziren. Ez zen txantxetako garaia izan.

¬†¬†¬†¬†¬†¬†¬† Proiektua bertan behera utzi? Alemanek bi urte zeramaten London bonbardatzen. Churchillek eta bere aholkulariek helburua aldatu zuten, bazekitelako baita gerran ere keinuak egin daitezkeela. Eta gezurretako (edo benetako) sarraskia planifikatu zuten. Hendaia eta Donibane Lohizune utzi eta Aturriko bokalera indarrak bideratu. Lehorreratuko zirenek fabrika batzuk lehergailuen bidez txikitu behar zituzten: Blancpignoneko bolborakoa, Forges de l¬īAdour, Lateco√®re… guztiak gerrako industriarekin zer ikusia zutenak. Eta Baionako Saint Espirit auzotik, bitartean, Ingalaterrako marinelek ‚Äúplastikolarien‚ÄĚ (Krutwigek esango zuenaren antzera) txikizioa babestuko zuten.

        1942 martxoaren 25an, Churchillek eta Lord Mountbattenek proiektua onartu zuten. Garai horretan Mountbattenek zuzentzen zituzten aliatuen ekintzak Frantzian. Hogeita hamazazpi urte geroago, IRAk hain ospetsua zen lord-a hil zuen. Glendinning teniente-koronela eta Maxwell-Hyslop armadaren buru izendatu zituzten. Falmouth portutik abiatu ziren Princess Beatrix eta Queen Emma itsasontziak komandoetako partaideekin. Soldadu bakoitzari, badaezpada, brujula bat, txokolateko bostehun gramo, salda pote batzuk eta 2.000 libera eman zizkieten.

        Apirilak 5ean barkuak Aturriko bokaleko lau milietara iritsi ziren, gau ilun batean. Itsasoa zakarra zegoen eta eguna berezia zen: Basko Eguna, Aberri Eguna. Baina Aliatuen aginteen artean inork ez zekien existitzen ez zuen herri baten ikurrak zeintzuk ziren. Baionatik urrutira Donostiako Orfeoia, Francoren aldeko euskaldunen enbaxada bakarrenetariko bat, Espainiako faxisten jaia ospatuko zuten egun horretan, Murtziako hirian, Mediterraneotik gertu, oso gertu.

Kronikek esaten dutenaren arabera, bi gerrako itsasontzitik 30 bat txalupa atera ziren Baionara iristeko intentzioarekin. Zakartzen ari zen gaua, trumoiak, txinpartak… ekaitza. Egunsentiarekin beheko laino artifiziala sortu zuten prestatutako tramankulu batzuek. Itzultzeko ordua. Lehorreratu gabe. Joahanes Urzidilen Caramablu, Miltonen Shangri-La, edo Homeroren Myrmidon herriak ezagutu gabe.

Hala kontatu digute eta horrela sinetsi beharko genuke. Nik egia esan, eta datu handirik gabe, ez naiz fededuna. Ingalaterrako historiagileek Myrmidonen Operazioaz idatzi zuten. Egin ez zen lehorreratze aitzakia hartuz, alemanek Atlantikoko Harresiaren obra faraonikoa azkartzeko aginduak eman zituzten. Gaur egun ikus daitezken aztarnak azalean daude. Eta azkenean, nahiz eta bi urte gehiago pasa, Aliatuek benetako lehorreratzea Normandiatik egin zuten. Baina 175.000 soldaduekin, ez 800ekin, 1942an ‚Äúsaiatu‚ÄĚ ziren bezala. Myrmidon Operazioa, Homeroren herria bezala, desagertu zen. Hala eta guztiz, 1945ko uztailean Churchill, bere emaztea eta alaba, Hendaiako Bordaberri gaztelura etorri ziren. Oporretara. Eta egun horietan Ingalaterrako lehen ministroak aprobetxatu zuen bere soldaduek ezagutu ez zituzten parajeak ezagutzeko.