Kutxako Batzar Nagusian Nahikariaren alde irakurri nuena

Iturbe Jauna

1. Aldez aurretik gogo bat aipatu nahi nuke. Nahi nizuke.

LAB sindikatuak ekainean egingo ditu hiru urte eskaera oso zehatza egin zizula. Egin genizula. Frankismo gorrian Kutxako 65 langile, gutxienez, kaleratuak izan zirela. Arrazaoi politikoengatik. Separatistak, gorriak, sindikalistak, abertzaleak. Errekonozimendua eskatzen genuen. Omenaldi xume bat. Oroimena. Orain dela aste bete Donostiako Udalean egon nintzen. Alderdi guztiek, bai guztiek, omendu zituzten frankismoaren garaian arrazoi berdinengatik, politikoak hain zuzen ere, kaleratuak izan ziren funtzionarioak. 800 bat. Inbidia sentitu nuen. Foru Aldunidiak antzeko omenaldia egin zuen orain dela 4 urte. Inbidia berriz. Askotan salatu dugu Kutxako langileak bigarren mailako langileak ari garela izaten. Bistan da aurrekoak ere.

Oraindik ez dugu zure erantzuna jaso. Zarata pixka bat egin dugu azken aste hauetan horren inguruan eta zure langile batek erantzun digu. Proposamen bat helarazi digu. Baina zure erantzuna 3 urte daramagu itxaroten.

Gaur, ziur asko ez zera ohartuko, neska gazte bat falta da batzarkideen artean. Gure artean. Donostiako udalak izendatu zuen Batzar Nagusirako. Nahikari du izena. Nahikari Otaegi. Zure amaren abeizen berdina. Baiana ez zarete senideak. Nahikariren aita Goiazekoa baita.

Astelehenean, Espainiako Auzitegi Gorenak Nahikari zirgortu du. Espetxera bidali du sei urterako. Sei. Ez du lapurtu, ez ditu lagunak harekin lanean jarri. Ez du inor zauritu. Ez du kutxazain erre. Oso gaztea da Nahikari, baina ama da. Bi seme-alaba ditu. Ama izateaz gain, politikagintzan aritzen zen. Segi erakundean. Horregatik izan da kondenatua. Herri-politika egitearren.

Beste batzuk ordea, beste politika mota egiten dute. Ekonomikoa deitzen diote. Baina guk badakigu espekulatiboa dela. Korruptoa askotan. Finantza mailan asko dira hortan aritzen direnak. Nafarroako ohiartzuna izugarria da. Dietak eten gabe, soldata erraldoiak, haundikeriak. Gizon-emakume arrunten aurrezkiarekin jolastuz. Espainiatik datorren ohiartzunak min egiten digu belarrietan. Gertukoak ere. Libre daude lapur guzti horiek. Politiko, komatxoen artean, horiek. Espainiako justizia ez da bidegabekoa. Ez da zuzena.

Kaleratutako langileak nahi nituen oroitu.

Nahikari nahi nuen oroitu. Besarkatu ere. Batzarkidea delako. Injustizia batek sei urterako zigortu duelako. Sistema hau injustoa delako.

Oroitu nahi nuen, Nahikari laguna bereziki.

Siguiente Post